Heldu da 90. hamarkadako talde mitikoa: Blues Thorpes.
15 urtez eszenatokirik zapaldu gabe egon eta gero, bueltan dira ezagun egin zituen ikuskizun hura berriz ere oholtza gainera eramateko.
Bederatzi musikariz osaturiko taldea da eta ordu eta erdi baino gehiago irauten duen ikuskizun bizi, arin eta dibertigarria da Blues Thorpes taldeak eskaintzen duena. Izan ere, Soula, Rythm & Blues-a eta Rock’n Rolla parodia eta umorearekin nahasten baitituzte.
Blues Thorpes kontzertuan ikusiz gero, ezin izango duzu oinak mugitzeari utzi!

IRAUPENA:
105′ minutu.
Oholtza gaineko ikuskizuna

FITXA ARTISTIKOA
Luis Mª “Pirata”: Ahotsak eta armonika
Santi Ugalde: Metalezko bateria eta eskuko jostailu pila…
Javi Area: Bateria
Nando “Duck” Neira: Baxu elektrikoa eta ahotsak
Sergio Villar: Kitarra elektrikoa
Fernando “Fefe” Alvarez: Teklatuak
Alberto Almendro: Trompeta eta ahotsak
igor Tellexea: Tronboia eta ahotsak
Julen Izarra: Saxofoia

Beste ikuskizunak