ZO-ZONGÓ!! MUSIKA ETA PERKUSIO ESKOLA

Azken zazpi urteotan, Zo-Zongó!! konpainian perkusio-lantegi ugari eman ditugu, hainbat tokitan. Aldi berean, irakasle-taldea osatuz joan gara, eta, gutako bakoitzak eskuratu dituen ezagutza teorikoak eta praktikoak bilduta, geure metodologia garatu dugu.

LANTEGIAK

  • Perkusioa, familiartean. Musika, familiartean. Haurren eta helduen aisialdia bateratzen.
  • Lantegi espresak. Bi ordukoak, saio bakarrean emanda.
  • Bi orduko lantegiak. Zenbait saiotan antolatzen ditugu.
  • Eskolaz kanpoko jarduera. Ikasturte osoko jarduera da.
  • Asteburuko ikastaro trinkoak. Monitoreak eta irakasleak trebatzeko.
  • Egun bateko ikastaro trinkoak. Zortzi ordukoak; horiek ere monitoreak eta irakasleak trebatzeko ematen ditugu.
  • Eskola partikularrak. Bateria-eskolak eta perkusio-eskolak.
  • Laguntza eta aholkularitza. Beste perkusio-banda batzuei laguntzeko.
  • Maisu-eskolak. Bateria- eta perkusio-eskolak, aditu batek emanda.

Monografikoak, saio batean edo saio batzuetan antolatuta

  • Perkusio integrala
  • Perkusio etnikoa
  • Gorputz-perkusioa
  • Perkusio tradizionala
  • Perkusio brasildarra
  • Perkusioa eta mugimendua
  • Haurrentzako musika eta perkusioa
  • Haur-ipuinak, musikaz kontatuta

EGINDAKO LANAK

Askotariko lan-jarduerak eta ikuskizunak eskaintzen ditugunez, urteotan erakunde eta enpresa askok eskatu digute gurekin lan egiteko, giro dibertigarrian ikasi nahi zutelako.

Hona hemen haietako batzuk:

  • Irungo Udala, Urtxintza, Donostiako Orfeoia. Musika, familiartean izeneko lantegia egin dugu, gurasoek eta seme-alabek aukera izan dezaten aisialdiko jarduerak elkarrekin egiteko. Gainera, musika eta euskara nagusi izaten dira.
  • Donostia Kultura, Errenteriako Udala… Bi orduko lantegiak kultura-ziklo batzuetan antolatu ditugu, 12 eta 17 urte bitarteko ikasleekin, batik bat. Erakundeek harrera bikaina egiten diete lantegiei.
  • Kuadrillategi-k, Lezoko Udalak, Donostiako Udalak perkusio-eskolak emateko eskatu ziguten, eta, besteak beste, ludoteketan, txangoetan, udako kanpainetan eta hainbat tokitan eta ekitalditan eman ditugu.
  • Institutuek, ikastetxeek eta elkarteek ezagutu eta probatu dituzte gure ziklo osoko ikastaroak. Irailetik ekainera ematen ditugu, eskolaz kanpoko jarduera gisa.
  • Profesionalak trebatzeko ikastaroak: irakasle zein astialdiko monitore aritzeko…
  • Maisu-eskolak eta eskola partikularrak eman ditugu, ikasle mota eta maila guztientzat. Donostiako eta Errenteriako musika-kontserbatorietan lan egin dugu, eta sektoreko marka eta dendetan ere bai.
  • Eskualdeko beste banda batzuek eta, batez ere, batucada taldeek, gurekin lan egin dute beren ikuskizunak eta errepertorioak hobetzeko, optimizatzeko eta dinamizatzeko.