Gure ikuskizunak
Gure kaleko zein antzoki barruko ikuskizunetan beti lotzen ditugu umorea eta kutsu lotsagabea, lotura horrek Zo-Zongó!! bereizten du eta!
Ikuskizunak egiteko pizgarria publikoarekin zenbait mailatan konektatzeko gogoa da. Ikuskizun batzuetan ikus-entzuleen kontzientzia astintzen saiatzen gara, beste batzuetan saltoka eta dantzan hasten gara; baina, era batean edo bestean, barruan daramaguna adierazi nahi dugu.
EUSKORLEANS
Euskal kantak, New Orleanseko 20. eta 30. hamarkadetako musikara moldatzen dituen jazz taldea da EuskOrleans Dixie Band.
KOLPEZ BLAI
Emanaldi osoan zehar energia, dantza eta mugimendua eskeintzen dituen ikuskizuna da Kolpez Blai.
LOS DEL GAS
10 urte talde bezala, ziztu bizian ateratako 4 disko,ia 400 kontzertu ( kilometroez zer esanik ez )… boskote hau eszenatokiz eszenatoki dabil Rock musika, letretako ironia eta humorea lau haizetara zabalduz.
PSYCHO-CLOWN
Bederatzi pertsonaia, kaleko argiak, perkusioa, urduritasuna, ziurgabetasuna… Horixe bera da PsychoClown. Zortzi pertsonaia, kapitain baten aginduen mende, hirira helduko dira, dena hankaz gora jartzeko.