Konpainia
Zo-Zongó!! Astigarragan (Gipuzkoa) jaio zen 2004ean, kaleko perkusio talde gisa. Orduz geroztik, 300 emanaldi baino gehiago egin ditugu Euskal Herri osoan zehar, kaleko perkusioaren arloko konpainia garrantzitsuenetako bat bilakatuz.
2013an, beste urrats bat eman genuen gure ibilbidean, DACAPO kooperatiba sortuta. Kooperatiba horrek tokiko musikari ospetsuak biltzen ditu, gure kezka artistikoei irtenbide profesionala emateko. Urte hauetan zehar, kalerako zein eszenatokirako ikuskizunak garatu ditugu; denak ekoizpen propioak.
40 artista baino gehiagok parte hartzen dute gure showetan, edozein ekitalditara egokitzeko aukera izanik, nahietara pertsonalizatutako proposamenak sortuz.
Zo-Zongó!! Musikariek, musikarientzat sortutako konpainia da, sorkuntzarako, garapen artistikorako eta proiektuen banaketarako espazio bat eskaintzeko asmoz. Bi hamarkada baino gehiagoko esperientziak, musikariekin eta berrikuntzarekin dugun konpromisoa bermatzen du.