10 urte talde bezala, ziztu bizian ateratako 4 disko,ia 400 kontzertu ( kilometroez zer esanik ez )… boskote hau eszenatokiz eszenatoki dabil Rock musika, letretako ironia eta humorea lau haizetara zabalduz.
“Allí Abajo “ telesailean Antxustegi doktorea interpretatzen duen Gorka Aguinagalde eta Andreu Buenafuenteren Late Motiv saioko saxofonista den L.M Moreno “Pirata” buru direlarik, edozein jaietarako kontzertu aproposa eta dibertigarria eskaintzen dute.
Ez pentsa dagoeneko guztia ikusi duzunik, ez baduzu oraindik LosDelGás-en kontzerturik bizi.
Sinatrak esango lukeen bezala: “que se corra la voz….”

IRAUPENA:
Oholtza gaineko ikuskizuna. 120 minutu inguru.

LosDelGas:
Ahotsak, haizezko instrumentuak, teklatuak: L.M. Moreno “Pirata”
Ahotsak, perkusioa: Gorka Aginagalde
Bateria: Javier Area
Gitarra eta koroak: Mikel Sukunza
Baxu elektrikoa eta koroak: Ritxi Salaberria

Beste ikuskizunak