MARIMERTXE laguna garbitzaile maitagarria da. Hirira heldu bezain laster, tamalez, KAKAMATRAKAren berri izan du. Antza denez, KAKAMATRAKAri izugarri gustatzen zaio kaleak eta basoak zikintzea, zaborra nonahi botaz.
KAKAMATRAKAk, ordea, ahulgune bat dauka: MUSIKA.
MARIMERTXE ez dago bakarrik, eta KRIX-KRAX, RASTAKA, POTTOLI eta PLASTIKILLO lagunek KAKAMATRAKA uxatzen lagunduko diote. Hondakinak ondo sailkatzea ziurtatuko dute elkarlanean, eta birziklatutako materialak erabiliz, perkusio-talde bat sortuko dute, haiekin bat egin nahi duten guztiekin batera. Planeta garbiaren aldeko festa bat antolatuko dute, ingurumena zaintzea eta hondakinak behar bezala sailkatzea garrantzitsua dela ohartuta.

REZIKLATOR! kaleko musika-ikuskizun pedagogikoa da, eta 12 urte arteko haurrei irakatsi nahi diegu hondakinak ondo sailkatzen. Ikuskizun dibertigarria eta parte-hartzailea da, perkusioak lagun guztiak lotuko ditu eta.

IRAUPENA:
75 minutu inguru: Antzezlana, eskulanak eta perkusio taldea.

FITXA ARTISTIKOA:
Zuzendaritza artistikoa:
Iker Etxarri + Zo-Zongó!!
Antzezleak: Eider Elorza, Gema Inés, Ander García, Amets Albisu eta Ander Larrañaga
Teknika: Ander García
Maskarak: Ruben Azpiazu
Diseinu grafikoa: Egoitz Albeniz
Argazkiak: Jaione García
Ekoizpena eta banaketa: Zo-Zongó!!

Beste ikuskizunak