Zure hiri edo herriko kaleetako edozein lekutan jo dezakeen Rock talde bat imajinatzenal duzu? Ba horixe da RocKalean!
Musika munduan denbora luzea daramagun 5 musikarik osatutako taldea da.
Rock eta Pop estiloko kantu ezagunek osatzen dute gure kantu-zerrenda,
beti ere bertsioek orijinalaren kutsurik galdu ez dezatela kontuan hartuta.
Izan ere, normalean ikusten ez den formazio bat osatzen dugu (bi pertsona baterian,gitarra, soussaphone-a eta ahotsa), gozatzeko eta ikusleak gozarazteko errepertorioluze bat prestatuta dugularik.
Ezin hobea izan daiteke imajina dezakezun edonolako festetarako, guztiok ezagutzenditugun kantuak jotzen baititugu.

MUSIKARIAK:
Bateria: Javier Area & Odei Astibia
Sousaphonea: Jon Viejo
Kitarra: Mikel Sukunza
Ahotsak, haizeak: L.M. Moreno “Pirata”
Ekoizpena & Banaketa: Zo-Zongó!! 

Beste ikuskizunak