Zo-Zongó!!

Ezagutu ezazu Kolpez Blairen energia harrigarria, entretenitu ez ezik, zure zentzumen guztiak biltzen dituen ikuskizuna. Proposamen artistiko berritzaile honek maisuki batzen ditu perkusioa, mugimendua, dantza eta adrenalina dosi maximo bat, publiko ororentzat esperientzia paregabe eta ahaztezina sortuz. Lehenengo kolpetik azkenera arte, intentsitatea %200ean mantenduko dugu, gure aktuazioaren segundo bakoitza oso erne mantenduko zaituela ziurtatuz.

KOLPEZ BLAI TALDEAREN MAGIA

Kolpez Blai-ren sekretua aparteko talentudun musikarien taldean datza. Gure taldeko kide bakoitzak gaztetasunaren, energiaren eta musikarekiko grina menderaezinaren konbinazio bakarra eskaintzen du. Hainbat diziplina artistikotan ibilbide eta esperientzia zabala izanik, gure musikariek instrumentuak jotzeaz gain, istiorioak ere kontatzen dituzte beren erritmo eta mugimenduen bidez. Publikoarekin konektatzeko duen trebetasuna paregabea da, eta gainezka eliten duen gogoa benetan kutsakorra da.

KALEETAN ZEHARREKO BIDAIA

Kolpez Blai ez da ikuskizun bat bakarrik; murgiltze esperientzia bat da, kaleak biziz eta kolorez betetako eszenatoki dardarti bihurtzen dituena. Gure kalejira zirraragarria emozioz betetako 75 minutuko zeharkaldia da, etenik gabeko entretenimendua. Aurrera egin ahala, kaleak erritmo kenetsuz eta koreografia dinamikoz betetzen dira, eta festara batzeko gonbita egiten zaie guztiei. Publikoarekiko ekarreragina gure ikuskizunaren funtsezko zatia da, emanaldi bakoitza bakarra eta gogoangarria izan dadin.

IKUSKIZUN BAT BAINO GEHIAGO

Kolpez Blai show bat baino askoz gehiago da: adin eta jatorri guztietako pertsonak elkartzen dituen festa inklusiboa da, musikaren eta dantzaren botere unibertsalaren bidez. Emanaldi bakoitzak oztopoak hausten ditu eta ikusleak esperientziaren parte sentitzen diren giroa sortzen du.

BAT EGIN ESPERIENTZIAREKIN

Ez galdu Kolpez Blai-ren magia bizitzeko aukera. Emanaldi bakoitzarekin kaleak erritmo, emozio eta energiaz beteriko eszenatoki bihurtzen dira. Zatoz eta parte hartu esperientzia paregabe honetan!

IRAUPENA:

75 minutu: 30′ Estatikoa + 45′ Kalejira

FITXA ARTISTIKOA:
Zuzendaritza: Aimar Arzadun Saizar eta Irati Garmendia Hernandez.
Musikariak: Andika Guerrero Moreno, Telmo Gorrochategui Nanclares, Jokin Ruiz Rekondo, Aitor Zudaire Calvo, Manex Olazaguirre Cencillo, Beñat Ruiz Irisarri, Xabat Ruiz Irisarri, Martxel Parrondo Gonzalez, Iñaki Mugica Dumall, Iker Gama Oroz, Oier Caceres Calzada, Txomin Urdanpilleta Mujika, Jon Murillo Araneta.
Ekoizpena & Banaketa: Zo-Zongó!!