Zo-Zongó!!

Gure ikuskizunak

Gure kaleko zein antzoki barruko ikuskizunetan beti lotzen ditugu umorea eta kutsu lotsagabea, lotura horrek Zo-Zongó!! bereizten du eta!

Ikuskizunak egiteko pizgarria publikoarekin zenbait mailatan konektatzeko gogoa da. Ikuskizun batzuetan ikus-entzuleen kontzientzia astintzen saiatzen gara, beste batzuetan saltoka eta dantzan hasten gara; baina, era batean edo bestean, barruan daramaguna adierazi nahi dugu.

ROCKALEAN

ROCKALEAN

Zure hiri edo herriko kaleetako edozein lekutan jo dezakeen Rock talde bat imajinatzen al duzu? Ba horixe da RocKalean!

+ IKUSI

EUSKORLEANS

EUSKORLEANS

Euskal kantak, New Orleanseko 20. eta 30. hamarkadetako musikara moldatzen dituen jazz taldea da EuskOrleans Dixie Band.

+ IKUSI

PSYCHO CLOWN

PSYCHO CLOWN

Bederatzi pertsonaia, kaleko argiak, perkusioa, urduritasuna, ziurgabetasuna… Horixe bera da Psycho Clown. Zortzi pertsonaia, kapitain baten aginduen mende, hirira helduko dira, dena hankaz gora jartzeko.

+ IKUSI

KOLPEZ BLAI

KOLPEZ BLAI

Emanaldi osoan zehar energia, dantza eta mugimendua eskeintzen dituen ikuskizuna da Kolpez Blai.

+ IKUSI

MOGUMBO

MOGUMBO

New Orleanseko Brass Band talde ikonikoenganako maitasunetik eta mierspenetik sortua, Mogumbo Brass Bandak musika tradizio aberats hori omentzen du.

+ IKUSI

PONTX PAILAZOA

PONTX PAILAZOA

Pontx pailazoa Ipar Euskal Herriko pailazo gaztea da. Abentura ugaritan ibiltzen da eta bere ikuskizunen bidez ikusleak bere saltsetara gonbidatzen ditu.

+ IKUSI