PONTX PAILAZOA
Pontx pailazo mugitu, alai, xelebre, kurioso eta ironikoa da. Mundua umore onez ikusi nahi du, baina bere ondokoek mintzen badute, badu zer esan, hitzik gabe ez da gelditzen. Pailazo zirikatzailea dela esan daiteke ere bai. Gezurrak bere onerako erabiltzen aditua da. Traketsa bada ere, eta ikasteko asko izan arren, kolorea, alaitasuna eta irria zabaltzen dabil Euskal Herriko txoko ezberdinetan. Baloreak umoretik eta inozentziatik lantzeko joera du, helduekin eta haurrekin harremana sortzeko gaitasuna du.
DENAK PLAZARA IKUSKIZUNA
Goizean goiztik, herritarrak esnatu berri direla, herriko dendariak ere plazan dira. Pontx ikusleekin plazan elkartuko da bere lagun baten dendan laguntza eskaintzeko. Saltzaileak Pontxi dendaz arduratzeko kargua emango dio, ondoko herrian erosketa batzuk egin behar baititu.
Pontx saltzaile lanetan nola moldatuko ote da? Pailazoak, ikusleen laguntzarekin dendaz arduratu beharko da. Bisita ere jasoko dute, herriko alkatea etorriko baita plazara denda itxi nahian. Pontxek eta lagunek ahaleginak eta bi egin beharko dituzte auzapezak herri txikiko denda itxi ez dezan. Lortuko ote dute herriko giro alaiak eta herriko denda txikiek biziarautea?
HELBURUA
Haurrei eta familiei zuzendutako ikuskizuna da. Euskarazko antzerkia bultzatzea du helburu, pailazogintza abiapuntu izanda. Honekin batera, gaur gun herri txikietan gertatzen diren gertakarietan oinarriturik, herriek eta bertako biztanleek zer eta nola bizi duten aipatuko du saioak; salerospena, inposaketa, botere harremana, bertako ekoizpena eta herritarren arteko giroa. Balore edo gai hauek modu dibertigarrian eta didaktiuooan lantzea du helburu saioak, umeei eta herain familiei momentu goxo bat pasarasiz.
IRAUPENA:
60 minutu.
AKTOREAK:
Pontx: Joanes Echeveste.
Lili/Alkatea: Alazne Etxeberria.






